Udalbiltza Partzuergoko Kontseilu Nagusian Usurbilgo Udalak izango duen ordezkaritza zehaztua da. Azken osoko bilkuran, udalbatzak gehiengo osoz erabaki zuenez, gobernu taldeko kide Alaitz Aizpuruak ordezkatuko du Udala Udalbiltzan. Bere ordezkoa, Jone Urdanpilleta zinegotzia izango da. Bilduk babestu du aurkeztu den proposamena, Hamaikabatek aurka bozkatu zuen, eta Aralar, EAJ-PNV eta PSE-EE-ko ordezkariak abstenitu [...]

Jarraitu Irakurtzen

Usurbilgo Udalak Hernani, Oiartzun, Lezo, Astigarraga, Villabona, Lizartza, Mendaro, Mutriku, Zaldibia, Ataun, Ibarra, Ordizia eta Legorretako Udalekin parte hartuko du Kutxako Kontseilu Nagusian. Aralar, EAJ-PNV eta PSE-EE-ko ordezkariak abstenitu egin ziren eta Hamaikabatek aurka bozkatu zuen. Udalbatzak erabakitakoaren berri eman beharko dio orain, Kutxari. Mertxe Aizpurua alkateak Usurbilgo Udalaren parte hartze honekin, [...]

Jarraitu Irakurtzen

Bihar, urtarrilak 31, arratsaldeko 18:00tan Usurbilen udalbatza plenoa burutuko da. Usurbilgo Bilduk bi mozio aurkeztuko ditu.

Udalbatza plenoko gai zerrenda:

Aurreko akten onarpena. 18 udal etxebizitzen alokairuaren kudeaketagatik Alokabide, S.A. sozietateari ordaindu beharreko ordainsariak eguneratzeko, honen eta Usurbilgo Udalaren artean izenpetu beharreko lankidetza- hitzarmenaren eranskina, hala nola [...]

Jarraitu Irakurtzen

Mertxe Aizpurua Usurbilgo alkateak, ETAk jarduera armatua behin-betiko amaitzea erabaki duela iragartzean ondoko balorazioa egin du:

“Bistan da, egun historikoak bizitzen ari garela eta lehio berri bat ireki dela Euskal Herrian. Berriak arrapaladan etorri dira baina pentsatzekoa da, noski, lan isil handia egin dela hau guztia horrela gauzatzen hasteko.  Donostiako [...]

Jarraitu Irakurtzen


Usurbilgo Bilduko udal ordezkariok legegintzaldi honetako 100 eguneko balantzea egin dugu. Balantze honetan hirigintza, nekazaritza, ingurumena, kirola, osasuna, gizarte zerbitzuak, kultura, gazteria, parte hartzea, zerbitzuak eta hezkuntza gaiak baloratu ditugu.

Bideoa


Jarraitu Irakurtzen

Pasa den larunbatean UEMAk Batzar Nagusiaburutu zuen, Zestoan. Batzarrean, 61 udaletako 112 ordezkari zeuden deituta, eta UEMAren Zuzendaritza Batzorde berria eratu da. Usurbilgo ordezkaria ere bertan egon zen, Mertxe Aizpurua alkatea eta  Alaitz Aizpurua eta Josu Portu zinegotziak.

Argazkian zuzendaritza berriko kideak ageri dira: atzeko lerroan (ezkerretik eskuinera): Mikel [...]

Jarraitu Irakurtzen

Irailaren 27ko osoko ohiko bilkuran gehiengo osoz erabakita, zinegotzi bakoitzeko udal talde politikoek 1.200€ eta beste 3.000€ko kopuru finkoa jasoko dute legegintzaldi honetan. Usurbilgo udal ordezkari guztiek (Bildu, Aralar, EAJ eta PSOE) babestu zuten proposamena, Hamaikabat udal taldekoak izan ezik, abstenitu baitziren. Era berean, osoko bilkura, Gobernu Batzar eta Batzorde Informatzaileetako bileretara [...]

Jarraitu Irakurtzen

Usurbilgo Udalbatzak Sekaña eremuko bigarren fasea hiritartzeko proiektua exekutatzeko obraren kontratazio mahaiarenosaketa onartu zuen gehiengo osoz uztailaren 26ko osoko ohiko bilkuran. Erabakia berrestea zen bozkatu zena, eta gobernu taldeko Bilduko zazpi kideren babesarekin aurrera atera zen proposamena. Aralar, EAJ-PNV eta PSE-EE-ko udal ordezkariek abstenitu egin ziten eta Hamaikabat aurka agertu zen.

Jarraitu Irakurtzen