Bildu Nafarroak eztabaidarako sei tailer antolatu ditu hainbat herritan. Duela urtebete hauteskundeak burutu ziren eta Bilduren hautetsiak lanean ari gara instituzio desberdinetan.
Bildu Nafarroako parlamentariek 6 herritan urte honetako irakurketa politikoa eginen dute eta, aldi berean, hiritarrekin harremana sustatu eta haien iritzi zuzena jaso nahi ditugu. Urte hau mamitsua izan da eta eztabaidarako tailer [...]
Bildu Nafarroa talde parlamentarioak Francisco Pérez González Iruñeko Artzapezpikuari eskutitza helarazi dio Nafarroako Parlamentuan Lan Saio batean agertzeko bere disposizioa jakiteko. Izan ere, informazioa eskuratu ahal izateko lehen eskutik, azken urteetan Artzapezpikutzak ehunka higiezin zergatik inmatrikulatu dituen jakin asmotan.
Eskutitzaren edukia:
“Francisco Pérez González Jaun Txit Agurgarria, Iruñea eta Tuterako Artzapezpikua
Komunikazio honen bitartez Bildu [...]
Bildu Nafarroa talde parlamentarioak Ekonomia Kontseilariaren, Alvaro Mirandaren, agerraldia eskatu du, Espainiako Gobernuak iragarri dituen neurri fiskalek nafar jendartearengan izanen dituzten ondorioak azal ditzan.
Oraindik ez dakigu UPN eta PSNren gobernuak zer eginen duen neurri fiskal hauekin. Berriro gobernukideengandik iritzi desberdinak jasotzen ari gara eta nafar jendarteak jakin behar du zein den Nafarroako Gobernuaren asmoa: [...]
Jarraitu Irakurtzen →Bildu Nafarroa talde parlamentarioak Erregimen Foraleko Batzordean mozioa aurkeztu du, Nafarroako Kutxaren pribatizazioa eta bere hasierako helburuak galtzeko prozesuan eragina izan duten Nafarroako Gobernuko eta Iruñeko Udaleko arduradun politikoak gaitzesteko.
Bilduren ustez, egoera honetara ailegatu da, kudeaketa txar eta arduragabekeriaren erruagatik. Gainontzeko euskal kutxekin bestelako harremanak aztertu beharrean, beste erabaki batzuk hartu dituzte, Nafarroako Kutxaren [...]
Jarraitu Irakurtzen →Nafarroako Parlamentuan Foru Hobekuntzaren 30. urteurrena dela eta, Osoko Bilkura berezia burutu da. Jarraian Bakartxo Ruizen interbentzioa:
Gaurko osoko bilkura berezi honen helburua Nafarroako Foru Hobetzearen 30. urteurrena ospatzea da. Zein urtetan, eta 2012an. Dos en uno. Aurten hitzordu bikoitza dugulako: Nafarroako konkistaren 500. urteurrena, eta Foru Hobetzearen 30.a. Baina ez kasu batean ez [...]
Jarraitu Irakurtzen →Nafarroako Bilduko Talde Parlamentarioak deklarazio instituzional bat erregistratu du. Bertan Nafarroako Parlamentuak datorren martxoaren 29an izango den Lan Erreformaren kontrako greba orokorrarekin bat egitea proposatzen du.
“Ia bere osotasunean talde sindikalek martxoaren 29an Greba Orokor egunerako deia egin dute”, azpimarratu du Bildu Nafarroak. “Honek Nafarroan hito garrantzitsu bat suposatzen du, PPren Gobernuaren Lan Erreformaren aurrean [...]
Jarraitu Irakurtzen →Bildu Nafarroak martxoaren 8an emakumeen eskubideen alde antolatutako ekimen eta mobilizazioekin bat egiten duela adierazi du, eta horietan parte hartzeko deia egin dio nafar jendarteari. Ildo horretatik, egun horretan bertan Parlamentuko Osoko Bilkura izango denez gero, talde parlamentarioak eskaera egin du bilkura arratsaldeko 8ak baino lehenago buka dadin, nahi duten parlamentarioek mobilizazioetan parte hartzeko aukera [...]
Jarraitu Irakurtzen →Langabetuen kopurua hazteak erakusten du Nafarroako Gobernuaren porrota. Gobernu honek ez ditu inolako neurri eraginkorrik hartzen egoera latz hau bukatzeko.
Barcinaren Gobernuak ezin du krisiaren atzean ezkutatu, Nafarroako herritar askok eta askok bizi duten arazoaren aurrean ostrukaren politika egiteko. 51.944 pertsonak lanik gabe egoteak bestelako politika bat eskatzen du.
Langabeziaren kontrako neurriak aztertzeko eta [...]
Jarraitu Irakurtzen →Bildu Nafarroako Bakartxo Ruiz eta Maiorga Ramirez parlamentariek prentsaurrekoan azaldu dute lan erreformaren kontra, indarrak batzea beharrezkoa dela:
Nafarroako Parlamentuak, dagoeneko, bi aldiz, esan du Alderdi Popularraren lan erreformaren kontra dagoela. Adierazpen instituzionala eta otsailaren 23an Osoko Bilkuran onartutako mozioa, hain zuzen ere. Lan erreformaren kontra Nafarroako Parlamentuak adierazitako jarrera bat dator, herritarrek, sindikatuek eta [...]
Jarraitu Irakurtzen →Nafarroako defizitaren datuak ikusita, Bildu Nafarroak bere lehen balorazioan azpimarratu du Nafarroako Gobernua ez dela gaia izaten defizitari eusteko, gobernu honek ezarritako helburuetariko bat izanda ere.
Barcinaren Gobernua porrot egiten ari da eta ezin dio egoera ekonomiko honi aurre egin. Nafarroako herritarrok kudeaketa txar honen ondorioak pairatzen ari dira, beraien bizi-kalitatea, lanpostuak edo lan egiteko [...]
Jarraitu Irakurtzen →Larragan aitortza eta justizia
Bildu- Azkuna empecinado en abrir los festivos utiliza a la comunidad china como chivo expiatorio Bildu Bilbo
- Maiatzaren 19an Bakioko Bildu ere plazara! bakio
- Bildu exige que Ayuntamiento y Diputación cubran subsidiariamente la zozobra de Lanbide con las prestaciones sociales gasteiz
- Bildu considera incompatible la declaración institucional contra la homofobia, lesbofobia y transfobia con el mantenimiento de la ordenanza sobre espacio público Bildu Bilbo
- Bilduk homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurka udalak aurkeztu duen adierazpena espazio publikoaren ordenantza mantentzearekin bateraezina dela uste du Bildu Bilbo
- BILDU denuncia que la reforma laboral va a posibilitar el despido de los 349 trabajadores de Celsa Atlantic (Laminaciones Arregi) bildu
- PSE y PP utilizan la migración y la diversidad en su estrategia contra Bildu a partir de mentiras bildu
- PSEk eta PPk gezurra erabiltzen dute migrazioaren gaiarekin Bilduren kontrako estrategia areagotzeko bildu
- Presupuestos para 2012: Video explicativo santurtzi
- 2012rako aurrekontuak: Azalpen bideoa santurtzi









