Kategoria hau ikusten: "Emakumea"

Leioako Bilduk bat egiten du gure herrian Martxoaren 8rako antolaturiko ekimen eta mobilizazio desberdinekin. Leioztarrak animatzen ditugu ekimen hauetan parte hartze aktiboa izatera. Argi daukagu Emakumeen Nazioarteko egun hau borroka eguna dela, lortutako aurrerapausoak ospatzeko eta oraindik indarrean dauden bazterketa ugariak gainditzeko.

GORA EMAKUMEON BORROKA!

 

Martxoaren 8an mobilizatzeko deia zabaldu dugu

Emakumeen [...]

Jarraitu Irakurtzen

Bilduk Leioan, 2011ko abenduaren 3an, eraso sexistaren gainean zera adierazi gura du.

Lehenik eta behin erasotutako neskari eta bere familiari gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diogu.

Bestalde, eta aspaldi hainbat eragilek aldarrikatu duten bezala, arazo sozial honi aurre egiteko harturiko neurriak, ezta martxan jarritako arkitektura instituzional osoa ere, eraginkorrak ez direla berriz ere [...]

Jarraitu Irakurtzen

Emakumearen indarkeriaren aurkako eguna dela eta, Bilduk bere egin nahi du emakumeen aurkako bortxakeriak suposatzen digun arazo latza azalaraztea. Izan ere, populazioaren erdia den emakumezkoen aurka egiten den eraso bakoitza denon aurka egiten den erasoa baita.

Une honetan dugun legeriak eta neurriek zerbaitean kale egiten dute, begi bistakoa baita indarkeria matxistaren kopurua jaistetik urruti daudela, [...]

Jarraitu Irakurtzen