larrabetzuko pnv

No se dan cuenta que están haciendo el ridículo

Larrabetzuko PNVk azken aldian udalean daukan jarreraren aurrean, Bilduk -momentu honetan indar nagusia dana- hainbat kontu argitu gura ditu:

  • Antza denez, oraindik be, PNVk ez du ulertu aurreko maiatzaren 22an larrabetzuarrek zer esan zuten. Haserre dago bere herriagaz, ez dago ondo, txartoezin, errespetu barik eta lotsa gutxigaz. Lan egiteko be, ez dute gogo askorik erakusten, proposamenak egiteko ez dago gaitasunik antza… eta momentu honetako ardura bakarra udaletxeko lana -guztiona- zelan oztopatu da antza. Izan be, Larrabetzuko udala, kudeaketa eta dinamika parte hartzaile, zabal, anitza eta demokratikoa erakusten dabil. Hori guztiori, ez da PNVren gustukoa antza.
  • Gu kezkatuta gaude PNVren jarrera horregaz, ezer ez egin eta proposatzeaz gain, guzurretan dabizelako. Udal batzordeetan txintik esan ez, eta blogean guzurretan ibili gero.
    2011ko ekainetik zenbat proposamen egin ditu herriarentzat PNVk? Ha uda, lau urteko legegintzaldia egingo duen oposizioa?
  • Baina ez dira konturatzen, herrian inor ez dala leloa. Horrenbeste urtetan modu batera gobernatzeak ekarri dituen ondorioetaz ez dira jabetu oraindik. Inor kontutan euki barik agindu, herritarren partehartzea oztopatu, oraindik amaitu ez diren ustelkeria kontuetan murgildu; kudeaketa estilo horrek, galbidean jarri du gure herria. Eta estilo hori aldatzea da, oraingo gure ardura.
  • Azken hauteskundeetan, PNVk orokorrean oso emaitza txukunak lortu ditu, batez be Bizkaian. Baina, Larrabetzu da PNV-k behera egin duen herri bakarretakoa. Zergaitik ote? Alderdi jeltzaleko arduradunak oraindik ez dira konturatu, herrian holan jokatzeak ez diela ezer onik ekarriko, arazo gehiago, boto gitxiago eta irudi ezin txarragoa.
  • Halan da be, oraindik denboraz gabizela uste dogu. Eztabaidara iritzi barriak ekarriz, Larrabetzu bizi eta zabalago bat egiteko moduan gauzela. Arduratsu jokatzeko sasoia da.
    Garai barriak bizi doguz, esperantza eta ilusioa da nagusi Euskal Herrian. Larrabetzun be, hori egingarri egiteko badago lana, badago modua. Eta PNVren ardura izango da norabide horretan pausuak ematea. Gu hor egongo gara.

Eta PNVk blogean esandako guzurren aurrean:

Gezur sorta honen, amaierarik gabeko soka honen azken atala, PNV alderdiak bere blogean egin duten salaketa da (2011-11-23), zenbait kontu aipatuta:

  1. Bilduk hirigintza arau-hauste baten ondorioz ezarritako 60.000 €ko isun bat barkatu duela, hausleak administrazioarekiko auzi-prozesura jo duen arren bide administratiboan isuna behin-betiko bihurtzeagatik (udalak isuna berretsi egin du).
  2. Bildu Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren bidez (EIOZ) errekaudatzearen aurka dagoela. Daturik, bat bera ere ez dute ematen. Ordenantza fiskalei buruzko Bilduren proposamenean EAJk baieztatzen duenaren guztiz kontrakoa den EIOZari buruzko planteamendu bat ikusi eta irakur daiteke.
  3. Udalak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat ezarri duela Hori Bairen izenean beroni mesede egiteko, baina burutu diren bileretan (batzordea, osoko bilkura, bilera juridikoa) argi geratu beharko zitzaien errekurtsoa udalaren izenean jarri dela (Hori Baik beste bat jarri du) eta helburua Andra Mari kaleko 23 zenbakiko eraikina desagertzea ekiditea dela, bere historia, kultur eta ondare balioa dela eta.

Horregatik guztiagatik, badirudi EAJko zinegotziek udalaren pleno eta batzordeetan duten presentzia fisikoa baino ez dela, aulkia bete bai, baina ezelango ekarpenik egin barik eta besteek zer esaten duten enteratu barik, hurrengo azpikeria pentsatzen duten bitartean gai nagusia alde batera utzita.

Etiketak: