Hasi:
2011/11/23
Amaitu:
2011/11/24
Lekua:
Anguleri kultur etxea eta Eleizaldeko txokoa
Helbidea:
Askatasunaren enparantza eta Eleizalde, Larrabetzu, 48195
Mapa

azaroaren 23an eta 24an herri batzarrak


Larrabetzuko Udalak aurrekontu parte hartzaileak guztion artean gauzatzeko prozesua abiatu du. Herri batzarren bitartez, herritarrak eta udal arduradunak batu eta 2012ko aurrekontuak ahalik eta jende gehienaren parte hartzeagaz egitea da helburua.
Bilduk ahalegin berezia egin gura du herritarren parte hartzea bultzatzeko. Apurka apurka ikasten joan, metodologia egokiak aukeratu eta ahalik eta jende eta iritzi gehien batu datozen urteotako proiektuak aurrera eroateko. Dirua beharrezkoa bada be, parte hartzeak hobeak egingo ditu aurrekontuak, eta ondorioz proiektuak.

Datorren azaroaren 23an (eguaztena) eta 24an (eguena) bi zita garrantzitsu ditugu Angulerin eta Eleizaldeko txokoan. Arrastiko 19:00etan hasiko dira biak.
Zure parte hartzea be garrantzitsua da.
parte hartu

Etiketak: