1. Euskal Herriaren bakea eta normalizazio politikoarekiko konpromisoa.
Gernikako Akordioaren edukiekin bat egiten dugu eta eduki hauek betetzea gure lan politiko eta instituzionalean defendituko dugu, une historikoan gara-eta. Heldu diren urteetan behin betiko bakea erdiesteko aukera erreala dugu, normalizazio politikoa eta berradiskidetzea; prozesu horrek indar politiko, sozial eta sindikal guztien elkarlana beharko du, errespetua, justizia eta biktima guztiendako ordaina oinarri izanen dituen konponbidean sinesten dugun guztion aldetik, batik bat. Udalgintzatik ere helburu honen alde egin nahi dugu.
2. Euskal Herria nazio gisa eta pertsona guztiendako eskubide guztien aitorpenarekiko konpromisoa.
Euskal Herriko lurralde guztien arteko lotura sozial, linguistiko, historiko, ekonomiko, eta kulturalak defendituko ditugu, hiriburuen artekoak bereziki. Bestalde, pertsona guztiendako eskubide guztiak aldarrikatzen ditugu, salbuespenik gabe, bizitzaren eskubidetik hasita eta, noski, tratu iraingarri edota torturarik ez pairatzeko eskubidea, zuzenbide-estatuari dagokionez.
3. Jendarteko eta lan-eskubideen aldeko konpromisoa.
Krisi gorria eta alderdi zein erakundeek planteatzen dituzten neurri antisozialak eta lan-murrizketen aurrean, Iruñean enplegu-kolokatasun edota langabezian direnei formazio-alternatibak eskaintzeko udal-ahalegina handitzeko konpromisoa hartzen dugu, enplegua edota autoenplegua sustatzeko. Udalaren zerbitzu sozialak ere baliabide ekonomikoz zein humanoz indartu eginen ditugu, betiere erabaki bakoitzean hiritarren ongizatea eta eskubide sozialak edota laboralak lehentasuna izanik.
4. Hiri integratzailea eta integratuaren aldeko konpromisoa.
Natura eta bere baliabideekiko errespetuzko eredu osasungarri batez bere jendeak eta esparruak integratzen dituen hiria. Irizpide alternatiboak eta jasangarriak dituen bestelako garapen-eredu baten aldekoak gara. Gure ustez aurrerapena pertsonen aurrerapena da, hezkuntza, osasun, lan edota kultura ereduen hobekuntza ardatz dituena eta hau gure ingurunea suntsiketarako aitzakia inolaz ere ezin delarik izan.
5. Iruñea euskalduna, eleaniztuna eta bere inguruan erreferente kulturala izan dadin konpromisoa.
Nortasuna eta sustraia ematen dizkigun hizkuntza izateaz harro den hiria, mundu kultuagoa eta aberatsagoa egiteko gure ekarpena dena. Hiria kosmopolita izatearekin batera bere inguruan erreferente kulturala izan dadin, gainerako herri, hizkuntz eta kulturetara irekia; eskaintza kultural zabala eta asmo handikoa eta kalitatezko hezkuntza-eskaintza dituena, bere adierazpide eta diziplina guztietan.
6. Enpresa-ehun propioa laguntzeko konpromisoa.
Multinazional handiei eta interes espekulatzaileei saria ematen dien ereduaren aurrean, enpresa-ehun propioaren alde gara, emakumeek, gazteek edota egoera gorrienean direnek bulkatzen dituzten ekimenen alde bereziki. Bere jardunaren ardatza hiriko kanpoaldean kokatzen duten alternatiben aurrean, gure errealitatean oinarrituriko enpresa eta merkataritza eredua bizkortu behar da, erdigunea eta auzoak suspertzeko lagunduko duena.
7. Hiritar eta jendarteko parte-hartzea eta kudeaketa publikoaren gardentasunarekiko konpromisoa.
Parte-hartze hiritarrerako bideak zabaltzeko lan eginen dugu, informazioa indartuz eta, munta handia edota ondorio sozial larria duten proiektuen inguruan, kontsultak edo erreferendumak bulkatuko ditugu. Orokorrean, udal-erakundearen parte-hartze zuzenerako bideak indartzearen alde eginen dugu.
8. Hiri irekia, mestizoa, zibikoa eta anitza eraikitzeko konpromisoa.
Etorkinak diren pertsona berdintasunez, duintasunez eta justiziaz hartuko dituena, Iruñeko hiritartasuna izan dezaten lagunduz eta, horrekin batera, bere kulturaren aberastasuna hirirako ekarpena izan dadin.
9. Emakumeen berdintasuna, autonomia eta askatasun sozial zein laboralaren alde aritzeko konpromisoa.
Krisi ekonomikoak eta erakunde frankoren neurri sozial murriztaileek emakumearen bazterketa eta kanporatze soziala azkartzen dituzte. Egoera honen aurrean adierazpen harroak eta edukirik gabeko legeak gainditzen dituzten neurri zehatzak ezartzea ezinbestekoa da (aurrekontuetan, jendartean, osasungintzan, hezkuntzan,…), hauen bidez emakumearen esplotazioari bidea ematen dion sistema patriarkal bukatzeko.
10. Sistema publikoa defendituz, hiri solidarioarekiko konpromisoa.
Bereziki, egoera okerrena dutenak edo baztertze sozialean sartuak izanik pribatizazioa edota baliabide publikoen murriztapenen ondorio gordinenak pairatzen dituztenak laguntzen dituzten zerbitzu sozialen defentsarekin.
Bildu Iruñea
Bildu- Azkuna empecinado en abrir los festivos utiliza a la comunidad china como chivo expiatorio Bildu Bilbo
- Maiatzaren 19an Bakioko Bildu ere plazara! bakio
- Bildu exige que Ayuntamiento y Diputación cubran subsidiariamente la zozobra de Lanbide con las prestaciones sociales gasteiz
- Bildu considera incompatible la declaración institucional contra la homofobia, lesbofobia y transfobia con el mantenimiento de la ordenanza sobre espacio público Bildu Bilbo
- Bilduk homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurka udalak aurkeztu duen adierazpena espazio publikoaren ordenantza mantentzearekin bateraezina dela uste du Bildu Bilbo
- BILDU denuncia que la reforma laboral va a posibilitar el despido de los 349 trabajadores de Celsa Atlantic (Laminaciones Arregi) bildu
- PSE y PP utilizan la migración y la diversidad en su estrategia contra Bildu a partir de mentiras bildu
- PSEk eta PPk gezurra erabiltzen dute migrazioaren gaiarekin Bilduren kontrako estrategia areagotzeko bildu
- Presupuestos para 2012: Video explicativo santurtzi
- 2012rako aurrekontuak: Azalpen bideoa santurtzi











