Kategoria hau ikusten: "Mozioak"

Gertatzen ari dena “langileen aurkako erasotzat joz, Bilduk aurkeztu zuen mozioak IE, PSN eta NaBairen babesa ere jaso zuen, UPN eta PPk aurka jo zutela. Beraz, Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak deialdiarekin ofizialki bat egin du.

Jarraitu Irakurtzen

Europar Batasunak berak ateak ireki ditu, interesatuen eskaerapean, Kohesio Funtsetan era honetako aldaketak egiteko

Jarraitu Irakurtzen

Donibaneko auzokidea zen Ángel Berruetaren hilketaren zortzigarren urteurrena dela eta Ángel Gogoan plataformak eta bere alargunak aurreko egunetan udal talde gehienekin hainbat harreman izan dute. Helburua: Ángel Berrueta eta bere hilketa oritzeko mozio baten aurkezpenaren berri ematea eta hau sostengatzeko eskatzea.

Jarraitu Irakurtzen

Martxoan Haur Eskola publikoen aurrematrikulazioa egiteko epea irekiko da. Bildu Iruñearen ustez tarte hori hizkuntza-eredu bakoitzak duen eskaera erreala jakiteko baliatu behar da, orain arte ofizialki ez den datua, alegia. UPNko alkatetza guztiek datu hori jakitea historikoki eragotzi dute.

Jarraitu Irakurtzen

Duela egun batzuk espainiar gobernuaren arduradun zenbaiten ahotik, sektore publikoan gauzatuko den politikaren ildo nagusiak entzun genituen.

Horrela, sektore publikoaren erreformara bideratutako neurri zenbaiten artean, zein baino zein murriztaileagoak, Berrezarpen Tasaren izoztea iragarri zen. Horrek, udalean jubilatuko den funtzionari ororen plazarik ez betetzea inposatu nahi du.

Jarraitu Irakurtzen

Urtarrilaren 20aren Iruñeko Udalbatzaren Osoko Bilkurak Arantzadiko Proiektuaren egikaritza onartu du, UPN, PSN, PP eta NaBairen lau zinegotziren aldeko botoez –Aralarren 3ek abstentziora jo zuten-eta moratoria eskatu zuten Bildu Iruñea eta I-Eren aurkako botoak jasota.

Jarraitu Irakurtzen

Auzoen gaurko egoera erreala informazio objektibo eta zehatzez nolakoa den jakiteko diagnostikoa egitea eskatzen zuen Bildu Iruñearen mozioa urtarrilaren 20aren Osoko Bilkurak onartu du. Diagnostikoa hiriaren premien lehentasunaren arabera inbertsioen zerrenda antolatzeko oinarria izanen da.

Jarraitu Irakurtzen

Urtarrilaren 20aren Osoko Bilkurak lorezaintza, garbiketa eta bestelako zerbitzuak ematen dituzten enpresekiko kontratuetan %20ko jaitsiera lineala ezartzeko Iruñeko Udalaren Gobernu Taldearen erabakiaren aurka udal oposizioak –Bildu, NaBai eta PSN- aurkezturiko mozioa onartu du.

Jarraitu Irakurtzen

Lorezaintza, garbiketa eta bestelako zerbitzuak ematen dituzten enpresekiko kontratuetan %20ko jaitsiera lineala ezartzeko Iruñeko Udalaren Gobernu Taldearen erabakiak ondorio larriak ditu: hiritarrei eskaintzen zaien zerbitzua kaskartzen da eta plantillan neurriz kanpoko eragina du.

Jarraitu Irakurtzen

200.000 biztanle duen Iruñearen garapen erritmoak zein kudeaketa publikoaren inguruan azken hamarkadetan –hondarreko urteetan, batik bat- hartu diren neurrien eraginak hiriaren 16 auzoen artean desoreka nabarmenak sortu dituzte.

Jarraitu Irakurtzen