Bildu Iruñea UPNk Opus Dei-ri egin nahi dion mesedearen aurka: Donapea LHI Etxabakoitzera eramatea
Iruñeako Bilduko Udal taldea UPN-PSN-k aurreko legealdiaren amaieran Donapea LHI Etxabakoitzera eramateko hartu zuten erabakiaren kontra azaltzen da. Bildu Iruñeak uste du “presazko operazio honetarako justifikazio bakarra Nafarroako Unibertsitateari lekua egitea dela eta ahalik eta azkarren berak gutiziatzen duen eremua uztea, eta gainera prezio onean, egoera ekonomiko honetako testuinguruan”.
Bildu Iruñeak azaltzen du LHko Kanpusa “deiturikoa” garatzeko proposatu den leku berria “gaur Donapeak bakarrik betetzen duena baino txikiagoa dela, nahiz eta ikastetxe berriak gaur egun eskaintzen dituen titulazioetaz gain osasun arlokoak ere biltzea aurreikusten den. Horrela ba ezin da ulertu instalazio publikoen zabaltze eta hobetze bat bezala; baizik eta alderantziz”.
“Gaur egun LHko ikastetxeko titulazio nagusien parte diren eta gaur garatzen diren ekimen batzuk, Automozioa adibidez, hiriaren erdigunean aurrera eramateko zailak dira, sortzen duten zaratak eta toxikotasunak inguruko etxeetako bizilagunengan ondorioak izan ditzakeelako”.
“Nafarroako Unibertsitateari lekua egitea da operazioaren justifikazioa eta gutiziatzen duen eremu bat hari prezio onean uztea”; eta azaltzen du “proposatzen den kokapen berria txikia dela eta gaur ikastetxe horretan eskaintzen den zenbait ekimen nagusi aurrera eramateko zailtasun serioak dituela”.
Azkenik, Bilduk ohartarazten du “beste behin, interes publikoa interes pribatuaren atzean ezartzen ari dela, eta ez alderantziz, LHko ikastetxearen jardute normalizatuan beharrezkoa ez den tentsioa eta kezka sortuz. Nahiz eta, edozein kasutan Osasun Arloko BHIrentzako leku finko bat bilatzearen beharrari, eta ez Donapearen beharrei, erantzuten dion proiektu arranditsu batean mendekotasun hau ezkutatu nahi izan; eta batez ere Nafarroako Unibertsitea zabaltzeko beharrei ahal bezain merke eta ahal bezain laster erantzuteko prest”.
Bildu Iruñea
Bildu- Azkuna empecinado en abrir los festivos utiliza a la comunidad china como chivo expiatorio Bildu Bilbo
- Maiatzaren 19an Bakioko Bildu ere plazara! bakio
- Bildu exige que Ayuntamiento y Diputación cubran subsidiariamente la zozobra de Lanbide con las prestaciones sociales gasteiz
- Bildu considera incompatible la declaración institucional contra la homofobia, lesbofobia y transfobia con el mantenimiento de la ordenanza sobre espacio público Bildu Bilbo
- Bilduk homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurka udalak aurkeztu duen adierazpena espazio publikoaren ordenantza mantentzearekin bateraezina dela uste du Bildu Bilbo
- BILDU denuncia que la reforma laboral va a posibilitar el despido de los 349 trabajadores de Celsa Atlantic (Laminaciones Arregi) bildu
- PSE y PP utilizan la migración y la diversidad en su estrategia contra Bildu a partir de mentiras bildu
- PSEk eta PPk gezurra erabiltzen dute migrazioaren gaiarekin Bilduren kontrako estrategia areagotzeko bildu
- Presupuestos para 2012: Video explicativo santurtzi
- 2012rako aurrekontuak: Azalpen bideoa santurtzi














