Alde Zaharrean Haur Eskola Euskaraz plataformak deiturik eta festa giroz, gaur –urtarrilak 18- 18:30ean auzoko guraso frankok “SILLETEN KALEJIRA” delakoa egin dute, Parlamentuaren Paretik Udal Plazaraino, hain zuzen. Mobilizazioaren helburua ez da berria: Iruñeko Udalari zein Nafarroako Gobernuari Alde zaharrean euskarazko haur eskolarik eza konpon dezaten.
Iruñeko Udalaren jarrera oso ezaguna da: inolaz ere ez du haur eskolarik euskaraz ireki nahi eta arestian gazteleraz edo ingeleraz ireki dituenen kudeaketa pribatizatu egin du. Bide honetan, Iruñean Udalak 13 haur eskola du, baina hauetarik 2k baino ez dute zerbitzua euskaraz ematen –Txantrean dira eta haurrez gainezka eginik-. Datuak arras argiak dira: Iruñean 621 plaza gazteleraz ematen dira, 276 ingeleraz eta 164 bakarrik euskaraz. Agerikoa denez, honek ez du loturarik gurasoen eskaerarekin, ezta hurrik eman ere.
Alde Zaharra honen adibide garbia da: 0-3 urte bitarteko 270 haur inguru badira, auzoko haur eskola bakarrak 58 plaza ematen du (alegia, eskaeraren %20ren inguru) eta denak gazteleraz.
Azken datua esanahi handikoa da, auzoko eskolan -San Frantzisko- 3-6 urtetako haurren %70ak euskaraz ikasten du-eta. Beraz, galdera segituan sortzen da: nola daiteke 0-3 zikloan euskarazko plazarik ez izatea?
UPNren tenkorkeria eta itsuskeria gainditu beharra da eta horretarako Alde Zaharreko gurasoen lana txalotu eta zabaldu behar da.
Bildu Iruñea
Bildu- Batzar irekia eibar
- 2012ko udal aurrekontuen eragina eibar
- Bildu invita a la oposición a no debatir inversiones si no se reparan los recortes sociales gasteiz
- Bilduk oposizioari gonbidapena luzatu dio inbertsioez ez eztabaidatzeko, gizarte murrizketak bertan behera geratu arte gasteiz
- Bildu pregunta por el gasto que supuso a las arcas municipales la visita ayer del rey de España a Bilbao Bildu Bilbo
- MALMASIN. MUGITZEN DEN HERRIA EZ DA INOIZ HILKO (II) arrigorriaga
- KANTATUAZ. MUGITZEN DEN HERRIA EZ DA INOIZ HILKO (I) arrigorriaga
- Bilduk Espainiako erregearen bisitak suposatu zuen gastuarengatik galdetu du Bildu Bilbo
- OTSAILAK 23 19:30etan PLENOA. Garoña, sektore publikoaren erreforma, kutxabank, fakturak,... arrigorriaga
- Bildu y el Plan Urbanístico lizarra














