Hona partehartze prozesurako lehenengo pausuak.

Hitzaldi informatiboa

Apirilak 4: Hondakinen kudeaketaren inguruko hitzaldia

Herritarrekin bilerak:

Apirilak 11: bilera herrigunekoekin

Aprilak 18: Bilera poligonoan bizi direnekin

Apirilak25: Bilera gazteleraz

Maiatzak 2: Bilera Narrondo eta Oikakoekin (lekua zehaztuko da aurrerago)

Maiatzak 9: Bilera landa eremuan bizi direnekin

Maiatzak16: Bilera ostalari eta merkatariekin

Hitzaldia eta bilera guztiak [...]

Jarraitu Irakurtzen

Gaur bete dira hiru urte Usurbilen atez ateko hondakin bilketa abiatu zutenetik, Gipuzkoa osoan lehen aldiz, eta urtemuga horren harira, Mertxe Aizpurua Usurbilgo alkateak eta Ainhoa Intxaurrandieta San Marko mankomunitateko lehendakariak agerraldia egin dute San Marko mankomunitatearen egoitzan, orain arte atez atekoak utzi dituen emaitzen berri emateko.

Usurbilgo alkateak adierazi duenez, hiru urte hauetan [...]

Jarraitu Irakurtzen

Prentsaurreko honetan duela bizpahiru aste Gipuzkoako 34 alkatek atez-atekoa gaikako bilketaren aldeko apustua egiten zutela iragarri eta gero sortutako erreakzioak aztertu nahi ditugu. Uste dugu eragile batzuk bazterrak nahasten ari direla eta komenigarria dela gaiari behar bezala heltzea eta zurrunbilo mediatiko eta titular batzuen atzean benetan zer dagoen azaltzea, jarrera horiek ez daukatelako ez [...]

Jarraitu Irakurtzen

Hondakinen ekoizpenaren murrizketa eta bilketa selektiboa Bilduren ingurumen-helburu estrategikoetako bat da beste hainbat konturekin batera. Zero Zabor aldi berean munduko herrialde garatu askotako helburua da, haien erakunde publikoek eta eragile sozialek bultzaturik. Izan ere, indarrean dagoen eta porrota egiten ari den eredu ekonomiko suntsitzaile honen ondorioak eteteko eta gutxitzeko politika publiko ausartak behar ditugu.

Gipuzkoan [...]

Jarraitu Irakurtzen

Gipuzkoako hainbat alkatek pasa den astean atez ateko zabor bilketaren aldeko apustua eginez emandako pausua herritarrekin batera egingo den prozesu arduratsuaren lehenengo urratsak direla azaldu du Bilduk.

Hondakinen kudeaketa ereduak aldaketak behar ditu hala beharrez, batetik orain artekoaren amaiera epea gertu delako eta bestetik egungo eredua ez delako iraunkorra.

Aldaketa prozesu guztiak konplexuak direla [...]

Jarraitu Irakurtzen

Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorraren Aurrerapen Agiriak 12.2 atalean dioenari jarraituz, aholku batzordea eratzea erabaki du gaur Diputatu Kontseiluak. Plan Orokorrak dio hondakinen kudeaketarekin zerikusia duten gizarte erakundeen parte hartzea ahalik eta gehien sustatu behar dela eta batzordea ildo horretan aurrera egiteko da.

Aholku Batzordeak zenbait funtzio izango ditu. Besteak beste:
o Hondakinen [...]

Jarraitu Irakurtzen

Hemen gara hiri hondakinak atez ate biltzeko hautua egingo dugun Gipuzkoako Bilduko alkateetako batzuk. Udalerri handiak: Tolosa, Arrasate, Bergara, Pasaia eta Azpeitia bezalakoak; txikiak ere bai Legorreta, Eskoriatza, Villabona, Orio edota Lazkao bezalakoak, 35 orotara, denok prestutasunez, denok batera, helburu garrantzitsu bati heltzeko irrikaz: Gipuzkoa zero zabor lurraldea bihurtzeko bidean urratsak egitea.

Gipuzkoar [...]

Jarraitu Irakurtzen

Gaur eguerdian Gipuzkoako hautagaia den Ander Rodriguezek Tolosan esandakoa:

BILDUn lehentasunezko helburu bat daukagu: Gipuzkoako persona guztiek bizitza osoan zehar beharko dituzten gizarte-zerbitzu guztiak eskura izan ditzatela, beti sare publikoaren barruan, beti kalitatezko arreta bermatuz. Jakin badakigu helburu ausarta dela, baina guretzako uko ezinezko helburua ere bada. Eta gainera ziur gaude posiblea dela eredu ekonomikoaren [...]

Jarraitu Irakurtzen