Udal gobernuak 2012rako aurrekontua onartu berri du PNV eta PP-ren laguntzarekin. Bildutik aurrekontu hau onartu izanak norengan izango duen eragina adierazi nahi die eibartarrei.ikusi prentsaurrekoaren bideoa

Otsailaren 13an egindako plenoan udal gobernuak 2012rako aurrekontua onartu ziren. Bildutik, behin aurrekontua onartuta, PSE-PP baina baita PNVren jarrera ere salatu nahi dugu. Ardura handiarekin onartu omen dute aurrekontua baina kaltetu garbi batzuk utzi ditu atzean.plenoaren bideoa

Bilduren iritziz,aurrekontu honen onarpenarengaitik kaltetuak hauek izango lirateke:

Udal langileak: Aurrekontu honen onarpenarekin udal gobernuak PNV eta PP-ren laguntzarekin Madrildik etorritako neurriak herriko langileengan ezarri dituzte, hau da, soldaten izoztea, lanpostuen amortizazioa, elkarkidetzara egiten den aportazioa kentzea, etab.
Guk publikotasunaren alde borrokan jarraituko dugu eta bide horretan, udal langileen lan baldintzak duinak izan behar direla uste dugu.

Eibarko elkarteak: Elkarteen atalari dagokionez kirol, kultura eta euskara arroleko elkarte guztiei %10eko jetsiera egin zaie. Adibide moduan esan, Sagardo eguna, Euskal jaia, pintxo lehiaketa, garagardo feria, jardunaldi mikologikoak, txosna gunea herriko festetan, Arrateko bertso afaria, etab. luze bat elkarte hauek antolatzen dituztela, bolondresen lanarekin kasu askotan eta udalak traba administratibo eta organizatiboak jartzeaz gain, orain ekonomikoki ito nahi izatea oso kezkagarria izango litzateke. Imaginatzen al duzue Eibar lehen aipatutako ekimen guztiak gabe?

Gutxien dutenengan: zerbitzu sozialei lotuta partida gehienak murriztu egin dira. Bakarrik bizi diren pertsonei suteen kontrako sistema bat jartzeko proposamenari uko egin diote. Azkenik aipatu etorkinen eta berdintasun planak aurrera ateratzeko ere baliabide gabe utzi dituzte udal langileak, arlo hauetan dagoen sentsibilizazio lanari uko eginaz.

Eibarko hiritarrengan: Parte hartzeari eman beharko litzaiokeen partida kentzea. Udal gobernuak partehartzea doan egiten omen du. Arcadio Benitez jaunari argi eta garbi esan behar zaio parte hartzea ez dela bilera batera joan eta partaideek zer esaten duten apuntatzea. Parte hartzea taldeak dinamizatzea, eztabaida guneak irekitzea, eztabaida gaiak aukeratu eta denon artean ondorio batzuetara iristea baizik eta honek lana eta jakintza behar du eta horrenbestez kostu bat dauka. Politika egiteko beste era bat ere badagoela esaten jarraitu behar dugu.