Kategoria hau ikusten: "Euskara"

Foru Aldundiak euskaraz bidali izana “akatsa” dela esan du eta zuzendu ezean ez dela ebazpena emateko epearen kontaketa abiatuko jakinarazi dio Udalerriari
Gasteiz. 2012-05-08. Aramaioko Udalak bere Plan Orokorra euskaraz tramitatu dezan eskatu dio Arabako Foru Aldudiari. Izan ere, dokumentazioa euskaraz bidaltzea “akatsa” dela aipatu eta zuzentzeko jakinarazpena bidali dio Udalari. “Aramaioko Udalak bere [...]

Jarraitu Irakurtzen

Bilduko hainbat alkatek eta zinegotzik prentsaurrekoan adierazi dute Ibaialde Ikastolaren alde Ikastolen Federazioak egin duen kanpainarekin bat egin dutela. Jarraian prentsaurrekoaren testua:

“Jakina denez, Lodosako eta Sartagudako Ibaialde Ikastolaren egoera ekonomikoa larria da. Nafarroako Gobernuaren esku egon beharko luke irakaskuntza euskaraz bermatzea nafar lurralde osoan. Zoritxarrez, hau ez da horrela. Aitzitik, Barcinaren Gobernuak oztopoak baino [...]

Jarraitu Irakurtzen

Lodosako Ibaialde ikastolaren egoera larria zuzentzen laguntzea erabaki duela jakinarazi ostean, Nafarroako Gobernutik jaso dituen kritikei erantzunez, Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi nahi du Lodosako Ibaialde ikastola laguntzeko erabakia berresten duela.

Nafarrek beraiek egindako laguntza deiari erantzun baino ez du egin Foru Aldundiak. Beraz, ez dago inongo esku sartzerik.

Nafarroako Gobernua laguntza eskaria egin duten nafar [...]

Jarraitu Irakurtzen

Bildu Nafarroako eledunak, Maiorga Ramirezek, adierazi du “Nafarroako Gobernuaren Presidentea Ibaialde Ikastolak bere hezkuntza jarduerarekin jarraitu ahal izanak kezkatzen duela bereziki; gainera, jarduera horrekin jarraitzeko, instituzio desberdinen eta ekimen herritarren laguntza jasoko du, Gipuzkoako Diputazioak egin duenez.” Halaber, Maiorga Ramirezek azpimarratu du, “ez dela onargarria Nafarroako Gobernuak eremu ez euskaldunean ikastolak ekonomikoki itotzea [...]

Jarraitu Irakurtzen

Nafarroako Bilduko hautetsiak elkartu dira, euskararen normalizazioaren aldeko neurriak aztertu eta aplikatzeko. “Hizkuntz politika eraginkorra sustatu behar da instituzio guztietan eta neurri zehatzetan oinarritu behar dela” esan du Bilduk. Hau dela eta, Bilduko hautetsiak neurri hauek nola gauzatu aztertzen aritu dira.

Bilkuraren ondorioa izan da “udal mailan ordenantza eredugarriak egin behar ditugula, euskararen normalizazioan eta [...]

Jarraitu Irakurtzen

Maiorga Ramirez eta Aitziber Sarasola parlamentarioek prentsaurrekoan azaldu dute, Euskararen Legearen urtemugan mozioa erregistratuko dutela Nafarroako Parlamentuan.

Jarraitu Irakurtzen

Bilduk agerraldia egin du gaur Euskararen eguna dela-eta. Bildurentzak euskara lehentasunezko gaia da eta honen erabateko ofizialtasuna eta normalizazio osoari begira urratsak egiteko konpromisoa du bai instituzioetatik zein kanpotik ere.

Jarraitu Irakurtzen

Euskararen egunaren testuinguruan, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak euskarari emandako aurrekontuei buruzko irakurketa egin du Bizkaiko Bilduk:

Pertsonak, hizkuntzak eta kultura guztiak berdinak dira duintasunean. Guztiak behar dute berdintasunezko estatusa eta parekotasunezko egoera, mendetasunik gabe bizitzeko. Horretarako, hizkuntza bakoitzari dagozkion nagusitasuna eta iraunkortasuna bermatu behar zaizkio bere lurralde osoan.

Euskal Herrian ireki den aro [...]

Jarraitu Irakurtzen

Bilboko Udaletxeko Bildu Udal taldeak urriaren 28tik azaroaren6ra bitartean ospatzen den BAD dantza eta antzerki jaialdiaren XIII.en edizioan euskarak ia presentziarik ez izatea salatu du.

Txema Azkuenaga Bilduko bozeramaileak adierazi duenez aurkeztu diren 22 lanetatik euskaraz soilik bat izango da.

Azkuenagaren iritziz, eskaera nahikoa dago eta euskaraz lanak aurkezteko konpainiak badaude ere, bilbotarren hizkuntz eskubideekiko [...]

Jarraitu Irakurtzen

BILDUk ohartarazi du Trebiñu Euskararen Plan Estrategikoaren garapenatik kanpo gelditu daitekela. Euskara, Kultura eta Virola foru diputatuari entzun ostean agertu da zalantza hau. Izan ere, Iciar Lamarainek “Trebiñurako dirua Arabako Foru Aldunditik ez ateratzen ahaleginduko” zela eta Trebiñu “jaitsiko” dela esan zuen bere legealdi osorako egitasmoa azaltzeko eginiko agerraldian.

Adierazpen “kezkagarri” hauek entzun ondoren, Lorena [...]

Jarraitu Irakurtzen