Kutxabank: EAJren iruzur politiko berria
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Bilduko taldeak agerraldia egin du gaur eta azaldu du, aurreko astean iragarri bezela, biharko osoko bilkuran eztabaidatzeko Kutxabanken inguruko ebazpen proposamen bat aurkeztuko dutela Batzar Nagusietan.
Hona hemen agerraldian esandakoa:
Ebazpen horrekin Eusko Alderdi Jeltzaleak eta PPk Kutxabankeko Administrazio Kontseilua osatzeko izan duten jokabidea errefusatu nahi dugu alde batetik, eta bestalde gure kezka adieraztea, gai garrantzitsu honetan alderdikeriak eta erabilpen politiko argia nagusitu direlako Gipuzkoako gizartearen interes eta lehentasunen gainetik.
EAJ eta PPren arteko akordioa gizarte-errealitatearen aurkako ituna da, ez baita kontuan hartzen errealitate instituzionalaren, politikoaren eta gizartearen aniztasuna. Kutxabankeko Administrazio kontseiluak ez du errealitate hori islatzen ezta ordezkatzen ere.
Ebazpen hau aurkeztera behartuak ikusi gara, Gipuzkoako biztanleri osoak Kutxabanken gertaturikoa, zenbait alderdi politikok Gipuzkoarekiko duen mespretxua jakin dezaten. Gai dira Kutxabanken Kontseilua eurak bakarrik kontrolatzeko akordioetara iristeko eta herrialde honen gehiengoari dagokiona kentzeko; baina larriena da Kutxabanken Kutxaren pisua gutxitzea adostu dutela, eta ondorioz Gipuzkoarena, talde politiko horien onurarako.
PNV eta PPren arteko akordio honek traizio egiten dio Kutxabank sortzeko irailan egindako itunari eta horretarako Bilduk aurrezki kutxa ezberdinen lehendakariekin izandako negoziazioetan adierazi zuen borondate eta jarrera onari. Gogora dezagun, itunak aginduta, batzarretan hiru aurrezki kutxen bat-egitea onartu zela. Esan bezala, Bilduk erantzunkisunez jokatu zuen, bat-egitea onetsi zuen, beti ere pribatizazioa saihesteko eta Gipuzkoari dagokion garrantzia emateko. PNV eta PP artean lotu dute iruzurrarekin Gipuzkoak galtzen du, PNVk PParekin hemen eta Madrilen lotu nahi dituzten akordioetan duten interesaren aurrean.
Ezin dugu ahantzi Kutxabank nola sortu zen, EAJ-PP eta PSOEren akordio politikotik, non fusio hotz bat egitea erabaki zuten, Banku baten bidez hiru Kutxen operatibo finantzarioa kudeatzeko. Euren hasierako proposamenean pribatizatzea ahalbidetzen zen eta ez zen Kutxen Gizarte Ekintza ziurtatzen. BILDUtik ardura politikoaz, eta inposatu zuten bankarizazio prozesua gure eredua ez bada ere, Bankua pribatizatzeko aukerak blindatzeko aldaketa batzuk negoziatu eta adostu genituen, orain Kutxen Batzarrek erabaki beharko dutelarik. Gizarte Ekintza ziurtatu genuen, funtsezkoa dena, are gehiago krisi garaian. Eta langileek euren lan-hitzarmenen negoziazio eremua erabakitzeari ateak ireki genizkion, honetan ere EAJ Kutxabankeko Hitzarmenean Euskal Esparrua eta eremu horretako langileek erabakitakoa onartzeko prest ez dagoela badirudi ere, izan ere, euskal esparruko Mahai Negoziatzailea osatzera ukatu da, legalki eskatu zitzaion bezala.
Lortutako akordioak, Bankuaren Administrazio-Kontseiluan Kutxa bakoitzaren ordezkaritza adostu bat barneratzen zuen, hiru Batzarrek onartu zuten Integrazio-Kontratuan idatzita dagoena.
Hala eta guztiz ere, Kutxabank errealitate bihurtu baino egun batzuk lehenago, indar politiko batek, EAJk alegia, Bankuaren organuak gehiengo osoz kontrolatzeko INTERES HUTSAREKIN, ordura arte lortutako kontsentsuak hautsiz; PPrekin paktatu eta beste indar politikoak, tartean gurea BILDU baztertzea erabaki du, Gipuzkoan gehiengoa duen TALDEA eta Kutxako Fundatzaile diren bi Erakundeak zuzentzen dituena, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala, hain zuzen.
Orain EAJ-PNVk bizkarra eman dio akordioari eta akordioa lortzeko egindako esfortzu guzti horri, iruzurra eginez eta Gipuzkoako gizartearekiko arduragabekeriaz jokatzen. PParekin buruturiko itunaz, Gipuzkoaren pisua gutxitzeko urratsa babestu dute. Gogoratu beharra dago Administrazio Kontseilu horretan GUZTIZ FALTSUTUTAKO ordezkaritza bat dagoela. Postu horietan oraindik Apartheid politikoa aprobetxatuz eseritakoak daude, dagoeneko lurraldean ia ordezkaritzarik ez dutenak, batzuk ez dute ordezkaritzarik ezta Batzar Nagusi hauetan ere.
Eta ona helduta, Bildutik interpelazio zuzena egin nahi diegu Markel Olanori, eta berarekin batera Joseba Egibari, hainbestetan salatu dutenek Bilduren ahalmen falta Gipuzkoako interesak babesteko. Isilik jarraituko dute? Akordioak Gipuzkoarekiko suposatzen duen mespresua babestu behar dute? Onartuko dute herrialdearen ordezkaritza gutxitzea?
Azken egunotan adierazpen publiko ezberdinetan era guztietako argudioak entzun ditugu PNVko arduradun batzuen edota Mario Fernandezen ahotik Kontseilu berriaren profesionaltasunaz eta almenaz hitz egiten, akordioaren izaera politikoa izkutatuz.
Edozeinek ikus dezake akordio honen oinarrian PNVren eta PPren arteko harreman eta akordio politikoa hemen eta Madrilen bideratzeko estrategia dagoela. PNVk hautu polítiko bat egin du, eta Kutxabanken egindakoa hautu horren elementu bat da.
Horren aurrean, Bildutik ardura eta erantzunkizun politikoa eskatzen diogu PNVri, aderdikeriak aparte utzita Euskal Herrirako akordioak bultza ditzala.
Kutxabank gure herria eraikitzeko tresna estrategikoa izan behar da, herri honen zerbitzura, krisi ekonomikotik ateratzeko eta hemengo biztanlegoari eta sare industrialari laguntza eskaintzeko.
Gaur Kutxaren pisua murrizteak suposatu duen BIDEGABEKERIA eta zenbaitzuk Gipuzkoari eman nahi dioten zigorra salatu behar dugu. Horrekin batera dei egin nahi dugu kontsentsua berreskuratzeko eta gure herriaren eta bere erakundeen aniztasunari errespetua Kutxabanken EREDU SOZIALA defendatzeko bueltatu daitezen, eta zenbaitzuk eragin duten INPOSIZIOA eta BAZTERTZEA alde batera utzi dadin.


Bildu- Azkuna empecinado en abrir los festivos utiliza a la comunidad china como chivo expiatorio Bildu Bilbo
- Maiatzaren 19an Bakioko Bildu ere plazara! bakio
- Bildu exige que Ayuntamiento y Diputación cubran subsidiariamente la zozobra de Lanbide con las prestaciones sociales gasteiz
- Bildu considera incompatible la declaración institucional contra la homofobia, lesbofobia y transfobia con el mantenimiento de la ordenanza sobre espacio público Bildu Bilbo
- Bilduk homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurka udalak aurkeztu duen adierazpena espazio publikoaren ordenantza mantentzearekin bateraezina dela uste du Bildu Bilbo
- BILDU denuncia que la reforma laboral va a posibilitar el despido de los 349 trabajadores de Celsa Atlantic (Laminaciones Arregi) bildu
- PSE y PP utilizan la migración y la diversidad en su estrategia contra Bildu a partir de mentiras bildu
- PSEk eta PPk gezurra erabiltzen dute migrazioaren gaiarekin Bilduren kontrako estrategia areagotzeko bildu
- Presupuestos para 2012: Video explicativo santurtzi
- 2012rako aurrekontuak: Azalpen bideoa santurtzi
- Bilduk 6 ingurumen proposamen aurkeztu ditu gasteiz
- Bildu considera las nuevas obras en Zabalburu como una consecuencia de la mala planificación y gestión del PNV Bildu Bilbo
- Zabalburuko obra berria EAJren kudeaketa eta plangintza txarraren ondorioa dela salatu du Bilduk Bildu Bilbo
- Bildu presenta 6 propuestas medioambientales gasteiz
- Bildu Nafarroa organiza talleres de debate en seis localidades nafarroa
- "Urtebete pasa ondoren" izeneko eztabaidarako tailerrak abian nafarroa
- La Diputación Foral de Gipuzkoa seguirá con su modelo de política de diversidad, por encima de las amenazas del estado bildu
- Gipuzkoako Foru Aldundiak bere aniztasun politika eredua garatzen jarraituko du, estatuaren mehatxuen gainetik bildu
- Errigoitiarrek benetako demokrazia eta kudeaketa gardena merezi dituzte bizkaia
- Eudel bildu














