“Zero zabor” helburua lortzeko, udalerriko hondakinen bilketa nabarmen hobetzeko saiakera berezia egin beharko dugu
Agerraldi honen bitartez Gipuzkoako Bildu-ko alkateek aste honetan Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari igorritako gutunaren azalpena eta gure udaletan harturiko erabakiaren berri ematera etorri gara. Pasa den astelehenean Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak gure udalen eskariz erabaki argi bat hartu zuen. Gipuzkoako hainbat udalek eginiko eskariari GHPk egoki erantzun zion eta alde horretatik zoriondu nahi dugu.
Hemen bilduta gauden Gipuzkoako hainbat udaletako alkateek Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari zera jakinarazi genion.
Egungo jendartean eta mundu mailan baliabideak mugatuak dira, sortzen ditugun hondakinak ezin ditugu orain arte bezala zabor gisa tratatu. Neurri handi batean, legedia eta ingurumen zuzentarauak errespetatu gabe deuseztuz eta isuriz, alegia.
Gure udal-korporazioen uste osoa da, zaborrik ez sortzea (“zero zabor”) helburu duen hondakinen kudeaketa integralerako politika dela sistemaren jasangarritasuna ziurtatzen duen bakarra.
“Zero zabor” helburua lortzeko, udalerriko hondakinen bilketa nabarmen hobetzeko saiakera berezia egin beharko dugu. Hartara, gaikako bilketa-sistema eraginkorrak erabiliaz, frakzio bakoitzari dagokion tratamendua eman ahal izango diogu.
Hondakinen tratamenduaren hierarkia kontuan hartuta, hondakinen sorrerari aurrea hartu eta ahal den gehiena gutxitzea izango da lehen urratsa, betiere, bilketa eta tratamenduaren zikloan sartzea aurreikusiz eta murriztuz. Hori dela-eta, etxeko eta taldekako autokonposta egitea bereziki sustatuko dugu gure udaletan.
Europan egin diren esperientzia ugariek erakutsi digute, atez ateko gaikako bilketak gure helburua lortzeko sistemarik eraginkorrena dela. Hala ere, ez ditugu bestelako sistemak baztertuko, bilatzen ditugun emaitzak lortzeko eraginkorrak direla erakusten bada.
Eskuartean ditugun datuen konparaketa eginez, errefusaren bolumenaren erabateko murrizketa ikusi daiteke. Sortutako hondakinak gehienez %15-20 izatera iritsi arte. Honela, frakzio berreskuragarri, birziklagarri eta konpostagarriak %80-85 izatea lortu daiteke.
Gipuzkoako udalek arrazoi hauek kontutan har ditzala eskatu genion gutun bidez Partzuergoari eta honen arabera joka dezan, egungo azpiegituren plangintza eta eraikuntza geldiaraziz eta gaika bilduko ditugun frakzioen tratamendua behar bezala egin dadin; bilketan burututako ahaleginaren ondorioz sortutako kantitateak oinarritzat hartuz, azpiegiturak modu egokian antolatu eta eraiki ditzan.
Hau da hain zuzen Bilduko alkateek GHPri bidali genion gutunaren edukia. Ondoren etorri da GHPren erabakia, non, egun martxan zeuden lanak geldituko diren eta bitartean sei hilabeteko epea zabaldu den eztabaida sakona eta zabala eman dadin.
Bildu
2011-12-17


Bildu- Azkuna empecinado en abrir los festivos utiliza a la comunidad china como chivo expiatorio Bildu Bilbo
- Maiatzaren 19an Bakioko Bildu ere plazara! bakio
- Bildu exige que Ayuntamiento y Diputación cubran subsidiariamente la zozobra de Lanbide con las prestaciones sociales gasteiz
- Bildu considera incompatible la declaración institucional contra la homofobia, lesbofobia y transfobia con el mantenimiento de la ordenanza sobre espacio público Bildu Bilbo
- Bilduk homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurka udalak aurkeztu duen adierazpena espazio publikoaren ordenantza mantentzearekin bateraezina dela uste du Bildu Bilbo
- BILDU denuncia que la reforma laboral va a posibilitar el despido de los 349 trabajadores de Celsa Atlantic (Laminaciones Arregi) bildu
- PSE y PP utilizan la migración y la diversidad en su estrategia contra Bildu a partir de mentiras bildu
- PSEk eta PPk gezurra erabiltzen dute migrazioaren gaiarekin Bilduren kontrako estrategia areagotzeko bildu
- Presupuestos para 2012: Video explicativo santurtzi
- 2012rako aurrekontuak: Azalpen bideoa santurtzi
- Bilduk 6 ingurumen proposamen aurkeztu ditu gasteiz
- Bildu considera las nuevas obras en Zabalburu como una consecuencia de la mala planificación y gestión del PNV Bildu Bilbo
- Zabalburuko obra berria EAJren kudeaketa eta plangintza txarraren ondorioa dela salatu du Bilduk Bildu Bilbo
- Bildu presenta 6 propuestas medioambientales gasteiz
- Bildu Nafarroa organiza talleres de debate en seis localidades nafarroa
- "Urtebete pasa ondoren" izeneko eztabaidarako tailerrak abian nafarroa
- La Diputación Foral de Gipuzkoa seguirá con su modelo de política de diversidad, por encima de las amenazas del estado bildu
- Gipuzkoako Foru Aldundiak bere aniztasun politika eredua garatzen jarraituko du, estatuaren mehatxuen gainetik bildu
- Errigoitiarrek benetako demokrazia eta kudeaketa gardena merezi dituzte bizkaia
- Eudel bildu














