Esan dezakegu hau izan zela atzokoan Txema Azkuenaga eta Helena Gartzia Bilduko zinegotziek Indautxun egindako Auzo Biraren baitan ateratako ondorioztatzerik handiena. Eskaera zenbait lokal publiko zein pribatuetan egin eta gero, ukatu egin zuten zinegotzi eta auzokideen arteko bilera egiteko baimena. Azkenik, banako bati esker, Bilduk bere auzorik auzoko birarekin jarraitu ahal izan zuen.

“Indautxun ez dago udaltegi bat ere, ez dago batzartzeko tokirik, baina edozein jarduera burutzeko tokirik ere ez” adierazi zuen auzokide batek. Bere garaian Alhondegiaren eraikuntza behar hauek asetzeko justifikatu zuten, aldiz, “espazio-erakuslehio” bilakatzen ari da, soilik “ikusi eta begiratzeko” modukoa.

Hiriaren zentroa izateagatik atxiki zaion ezaugarritzeak, Indautxu bere auzo-izaeratik hein batean urruntzen du. Honen adibidea da etxebizitza publikoen eskaintza eza, bertoko komertzioaren ordezkapena frankizia eta multinazionalekin, edota euskara auzoko kaleetatik at egotea.

Auzo Biraren hurrengo hitzorduak datorren astean izango dira, asteartean Santutxun, ostegunean Deustun eta ostiralean Uribarrin.