ARRIGORRIAGA ETA EUSKAL HERRIAREN HISTORIA EZAGUTZEKO AUKERA PAREGABEA

Gurea, ez da hilik dagoen herria. Horren adibide, hurrengo ostiralean eta larunbatean (otsailaren 24 eta 25ean) Ez dot sinisten elkarteak antolatu dituen, eta gure herriaren historia hobeto ezagutzeko balio duten ekintzak aurkezten zaizkigu.

 

Ostiralean, “Amaiur, azken gaztelua” hitzaldia izango da, Juantxo Agirre Mauleonen Aranzadi zientzia elkarteko kidearen eskutik. Ondoren, Arrigorriagan pil-pilean dagoen gai bat jorratuko da, Malmasingo gazteluarena, hain zuzen. Historian eta arkeologian eskarmentu handia duten Nabarralde eta Aranzadi bezalako elkarteek helarazi dute, Malmasin mendian arkeologi aztarnategia  egon daitekeela, nafar estatuaren garaikoa.

 

Larunbatean ordea, teoriatik, praktikara pasatuko da, eta mendi irteera egingo da, garai batean nafar estatuko gazteluetako bat zegoen tokira, Malmasin mendira. Goizeko 9:00etan Ez dot sinisten elkartetik irtengo da martxa, bertan, Juantxo Agirre Mauleonen azalpenak emango direlarik.

 

BILDUtik adierazi nahi dugu, oso harro gaudela, Arrigorriagako hainbat elkarteek egiten ari diren lanarekin, eta ahalik eta ekintza gehienetan parte hartuko dugula.

 

Aldi berean, salatu nahiko genuke, udaletxeko hainbat partidu politikoek (PNV, PSE eta PP besteak beste) Malmasingo ekimen honekin izan duten portaera ezkorra, eta animatzen ditugu, interes politikoetatik haratago, historiaren izenean, haien jarrera alda dezaten, Arrigorriagarentzat aberasgarria delako.

 

MUGITZEN DEN HERRIA EZ DELAKO INOIZ HILKO…hantxe aurkituko gara!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Malmasin mendia (Arrigorriaga)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Malmasin mendia (Arrigorriaga)